XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IPARRALDEKO HERRI-IPUIN IDATZIAK
Ezin mugatua deh herri ipuinen zerrenda: horixe, denok dakigun egia.
Herria herri denetik eta herria herri denekotz.
Konda erraxago, herri ipuin
Hauk berak ere haatik konda ahala baino gehiagokoak direla nork ez daki.
Uste dut asko eta asko aurkituko ditudala bihar eta etzi, zerrenda hontan hutsegin ditudanak, bai-eta hemen zareten nor-nahik ezagutzen ditutzuen asko ere.
Nihauk ere, ez izanez bakarrik bulego gizona edo erakasle ere, baizik beste lan askotan nabilana, nere apaiz lanetarik eta kasetalaritzara, beste batzuetan barna, nahiago izan dut norbaiten laguntza eskatu, zerrenda honen osatzeko, Belokeko komentu iturri onean, egiaren salatzeko.
Eskerrik beroenak hain zuzen etxe horretako Iratzeder adixkide euskaltzainari bere laguntza haundia gatik.
Ondotik dauzkadan, Mayi Ariztia, Jean Barbier, Xalbat Arotçarena eta hainbesteren ipuin eta denetan sakabanatuez bestalde hor daude, besteak beste.
- Baigorriko zazpi liliak
(Jean Duvoisin).
- Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak
(Cerquand, Txertoa argitaldaria).
- Ixtorio mixterio
(P. Lafitte), Orpustanek argitaratuak.
- Beste asko, Herria
eta denetan biltzekoak.
- J.H.U.ren bat ere, egun hauetan ateratzen den, haren seigarren eta azken liburuan (Mattinen Eguberriak).
Bildu ditugunen zerrenda luzea izana gatik, hor daude ere beste guziak.